Nahaste Bipolarra jasaten duen emakume batek egonkortasuna kenduko dion erlazio sentimental batean ez nahasteko erabakia hartzen du. Egun on batean ezagutu berri duen lankide batekin maiteminduko da.
Mariak inoiz ezer gertatzen ez den polikiroldegi bateko igerileku batean lan egiten du. Han lan egiten duten medikua, garbitzailea eta ohiko igerilariak desengainua, uko egitea eta bizirik sentitzeko beharrari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituen istorio honen protagonista bilakatuko dira.